XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Landa-inguruneetako turismo-zerbitzu eta jarduerak eta bereziki ostatuak etengabe garatzen ari dira azken urteotan, eta turismo-eskaintza horretan zatirik funtsezkoena azaroaren 8ko 295/1988 Dekretuaz araututako nekazalturismoko establezimenduek betetzen dute.

Hala ere, landa-turismoaren kontzeptua nekazalturismoarena baino zabalagoa da; izan ere, azken modalitate nagusi horrekin batera, beste formula batzuk ere badaude demandaren interes zehatzak bete eta erantzuten dituztenak.

Dekretu honetan, turismo ostatuetako zerbitzuek landa-ingurunean jar ditzaketen modalitateak arautzen dira, eta horrela, alor hori garatzeko erantzun bat ematen da osotasunean, hori egitea beharrezkoa eta komenigarria baita bai enpresentzat bai ostatu-mota horien erabiltzaileentzat.